arantzakoturismoa.eus

arantzakoturismoa.eus

BTT-IBILBIDE BERDEA

Abiapuntua: Arantzako herri sarrerako parking-a (272m). Ibilbide gogorra baina polita, 28km-koa. Ibilbidearen zati handiena pista gainean da, bai harrizkoa, edo bai zementuzkoa.

Lehen kilometroak maldan gora izanen dira, baina gero Igantziko bentatara jaitsiera gogorra dago, pista harritsu batetik. Han, tren bidea hartu eta Lesakara iritsiko gara, ibilbide xamurra.

Lesakan, herria gurutzatu ondotik pista maldatsu bat hartuko dugu, Itsaszelaietara igoz (500m), igoera luze baten ondotik. Handik maldan behera Arrata ibaira iritsiko gara (150m) eta azken 1.5km-ak Arantzako aparkalekuraino maldan goiti dira.

Zirkularra

}

2:40

-

28,15 km.

Ertaina

)

876 m.