arantzakoturismoa.eus

arantzakoturismoa.eus

BTT-IBILBIDE URDINA

Ibilbide ertaina luzeran baina gogorra maldari dagokionez, leku batzuetan teknikoa delarik (%95 bizikleta gainean, %5 oinez).

Lehen kilometroak maldan goiti dira, Bulatsegiko lepora (586 m) iritsi arte. Han, pista bat hartuko dugu, pixkanaka jausten joanen garelarik, Bostorratz-ko lepora (425 m) iritsi arte (Doneztebe).

Han, eskuinera hartu eta berriz malda batzuk pasa behar dira, azkenean nahiko jautsiz Iturenera (170 m) iritsi arte. Handik, karreteraz Aurtitzko (190 m) herria pasako dugu, eta ondotik Zubietara iritsiko gara. Herriko sarrera baino lehen, eskuinera pista bat hartzen da, igoera luze batean sartuz (10 km), malda gogorrekin.

Azkenean, Loitzateko atakara iritsiko gara (1.020 m). Handik Ekaitzara joaten da, sarritan oinez joan beharko delarik. Ekaitzatik Arantzarako bidea pistaz da, nahiz eta azken kilometroan berriz bidexka tekniko batzuetan sartuko garen.

Zirkularra

}

3:52

-

39,4 km.

Oso zaila

)

1.450 m.