PUTZUBELTZA (UB)
10,5 km-ko ibilbide atsegina, zailtasun haundirik gabekoa, 3,5 ordu ingurukoa, 400 m inguruko malda pilatuarekin, guztiz markatua (marka xuri-urdinekin). Arantzako aparkalekutik atera eta herria zeharkatu ondotik, Azkilarrea auzoan sartu eta ibilbide osoa bertan igarotzen da. Ibilbidearen lehen 3 km-ak bidaxka zoragarri batetik igaroko ditugu, baserri artean ibiliz.
Azken 2,5 km-ak berriz pista batetik igarotzen dira, Putzubeltzara iritsi arte, bertan ur jauzi ikusgarri batera iritsiz. Bueltako bidea ibilbide berdinetik eginen dugu, nahiz eta km batean bertze bide batetik bueltatzen den, desnibela aurrezte aldera.
Markak segitzea gomendatzen da ez galtzeko.
Zirkularra
3:30
10,66 km.
Ertaina
367 m.