arantzakoturismoa.eus

arantzakoturismoa.eus

SAN JUAN XAR

Ordu eta erdi bateko ibilbide atsegina eta erraza, edozeinek burutzeko modukoa. Arantzako aparkalekutik (272 m) Arrata ibairaino jautsiko gara (150 m) galtzada zaharretik, eta handik San Juan Xarrera (130 m) ibilbide zelaia da, hasiera batean zementuzko pista bat eta gero bidexka batetik ibiliz.

Bidea marka xuri-berdeekin markatua dago. Herrirako buelta berriz, nahiz eta hasieran ibilbide berberetik joan, ondotik bertze bide bat hartzen du, bertze galtzada batean zehar gaur egungo errepidera iritsiko garelarik, azken 500 metroak errepide honen bazterrean eginez. 1888-an Arantzako errepidea eraiki zen arte, Arantzara iristeko erabiltzen zen bidea hauxe bera dugu.

Tradizioak dioenez, San Juan Xarreko urak azaleko gaitzak sendatzeko balio du, horregatik jende aunitzek bertako hiru iturrietatik ura edan edota trapuak ur horrekin busti eta gero azalean igurzten ditu, ondotik trapuak iturrian bertan utziz. San Juan Xarren bertze berezitasunen artean, bagaxar edo pagolizarraren presentzia dugu. Iberiar penintsulan leku gutxi daude zuhaitz hau bere kabuz hazten direnak, eta leku horietako bat San Juan Xar ingurua da.

Zirkularra

}

1:16

-

5,26 km.

Erraza

)

177 m.